[node:title]
2020-03-17 21:20

#TabakaleraEtxean  Tabakalerak eduki digitalen hedapena indartuko du itxialdiak irauten duen bitartean

Bizi dugun egoera berezi eta konplexuak Tabakalera itxi eta etxetik lan egitera eraman gaituen arren, kultur eskaintza ez da etengo. Egoera zail honetan, Tabakaleraren izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi ditugu are eta sendotasun handiagoarekin eta, guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egingo dugu. 

 

#TabakaleraEtxean traolaren aterkipean, Tabakalerak sortuko dituen eduki berriak eskainiko ditugu, streaming bidez eta artxiboa osatzen duten beste batzuk ere zabalduko ditugu webgunean eta sare sozialetan. Gaur bertan, martxoak 18, abiatuko dugu ekimena, eta hainbat eduki eskainiko ditugu: #TabakaleraEtxean ekimenaren aurkezpena Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiaren eskutik; Moriarti ekoizpen etxeko kide Aitor Arregik, Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok La trinchera infinita film sarituaren barrunbeak kontatzeko eskaini zuten sekretuz betetako aurkezpenarekin, Kontatutako Zinea programaren baitan; eta Canada ekoizpen etxeko ordezkari Karen Saurik 2deon eskainitako hitzaldia, besteak beste, Rosalia, Tame Impala, Phoenix, Scissor Sisters eta Dua Lipa gisako musikarien bideoklipen sorkuntza prozesuaz.   

Datozen egunetan, hitzaldi, mahai-inguru, tutorial eta erreportajez osatutako proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, itxialdian ere kultura garaikideaz, arteaz, zineaz, sorkuntzaz eta esperimentazioaz hausnartzen eta gozatzen jarrai dezagun.  

Gehiago irakurri

  • EQZE irekiera
    2018-10-02

    Espazio bat galdera eta erantzunen lekuen artean

    Elías Querejeta Zine Eskola etxe honetan jaio zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta. Hauxe du jaiotoki: Tabakalera, Donostiako tabako-fabrika zaharra, 2015ean Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatu zena. Toki horrek nortasuna eta zioa...

    Gehiago irakurri
  • 2018-09-28

    Zirikatzen gaituen zerbait

    Kantatu eta dantzatu, ikertzeko tartea hartu, elkarrekin jan, ibili edo irakurri. Edozein ekintzak dauka tokia, edozein formatuk, edozein gaik. Kolektiboan egingo dugu, irakasleekin, ikasleekin, hemendik pasatzen denarekin, korapilatzeko aukera...

    Gehiago irakurri
  • 2018-09-18

    Ubikeko autoedizio txokoa, zure eskura

    Ubikek hamaika erreminta eta baliabide jartzen ditu erabiltzaileen eskura. Oraingo honetan, autoedizio txokoak eskaintzen dituen aukerak azalduko dizkizugu. Ba al zenekien, tresna ezberdinez gain, doako lantegiak ere eskaintzen ditugula? Ikusi bideoa...

    Gehiago irakurri
  • pianoa plastilina eroalea
    2018-08-30

    Ikasketa-praktikak Hirikilabs-en: Teknologia Txokoak garatzerakoan ikasitakoaz

    Industria elektronika eta automatikako ikaslea izanik, esperientzia berezi baten aurrean nengoen uda hasieran: praktikak egin behar nituen Hirikilabs-en. Egia esan, ez nekien zer espero praktika hauetatik eta, baina hilabete hauen buruan guztiz...

    Gehiago irakurri
  • Sortzaileen Gunea
    2018-08-28

    Egoiliar berriak Tabakaleran

    Ikasturte berriarekin batera, egoiliar berriak iritsiko dira Tabakalerara, Sortzaileen Gunean beren proiektuak garatzeko. 2017an eginiko deialdian aukeratutako proposamenek osatuko dute 2018. urtearen lehen zatian gune horretan lanean aritu den...

    Gehiago irakurri