[node:title]
2020-03-17 21:20

#TabakaleraEtxean  Tabakalerak eduki digitalen hedapena indartuko du itxialdiak irauten duen bitartean

Bizi dugun egoera berezi eta konplexuak Tabakalera itxi eta etxetik lan egitera eraman gaituen arren, kultur eskaintza ez da etengo. Egoera zail honetan, Tabakaleraren izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi ditugu are eta sendotasun handiagoarekin eta, guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egingo dugu. 

 

#TabakaleraEtxean traolaren aterkipean, Tabakalerak sortuko dituen eduki berriak eskainiko ditugu, streaming bidez eta artxiboa osatzen duten beste batzuk ere zabalduko ditugu webgunean eta sare sozialetan. Gaur bertan, martxoak 18, abiatuko dugu ekimena, eta hainbat eduki eskainiko ditugu: #TabakaleraEtxean ekimenaren aurkezpena Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiaren eskutik; Moriarti ekoizpen etxeko kide Aitor Arregik, Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok La trinchera infinita film sarituaren barrunbeak kontatzeko eskaini zuten sekretuz betetako aurkezpenarekin, Kontatutako Zinea programaren baitan; eta Canada ekoizpen etxeko ordezkari Karen Saurik 2deon eskainitako hitzaldia, besteak beste, Rosalia, Tame Impala, Phoenix, Scissor Sisters eta Dua Lipa gisako musikarien bideoklipen sorkuntza prozesuaz.   

Datozen egunetan, hitzaldi, mahai-inguru, tutorial eta erreportajez osatutako proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, itxialdian ere kultura garaikideaz, arteaz, zineaz, sorkuntzaz eta esperimentazioaz hausnartzen eta gozatzen jarrai dezagun.  

Gehiago irakurri

  • Tabakalera Taulara
    2018-08-22

    Tabakalera Taulara

    Uztailaren 5ean, Ud-ha 2018 ekimenaren barruan, Tabakalera Taulara programazioa hasi zen, Chico y Chica artisten Notario (Encadenado). Un concierto hablado lanarekin. Erdia abestua eta erdia kontatua den ikuskizun hori bikotearen “Notario: Cuaderno...

    Gehiago irakurri
  • ubik arrainontzia
    2018-08-21

    Ubikeko arrainak

    Edozein egunetan Ubikeko langileoi bulegoko beira gainetik janaria botako digute arrainei bezala. Eta zergatik? Ba arrainontzi bat delako! Bulegoari "pezera" deitzen diogunean, erabiltzaile batzuek barre egiten dute eta txikienek arrainak ote garen...

    Gehiago irakurri
  • blog hezkuntza
    2018-08-10

    Entretejiendo arte-educación y educación popular

      2016. urtetik Tabakalerako Hezkuntza arloa Another Road Map. Otra hoja de ruta para la educación artística nazioarteko sareko partaide da. Horren helburua hezkuntza eta praktika artistikoen inguruko esperientzia-truke eta ikaskuntza espazioak...

    Gehiago irakurri
  • La Terraza Magnética
    2018-08-09

    Terraza Magnetikoa Tabakaleran (2018)

      Joan den urtean egin bezala, Madrilgo La Casa Encendidako Terraza Magnetikoko kontzertuetako batzuk Donostiako Tabakalera zentroan ere programatu dira, uztaileko larunbatetan. 2015etik, programazio hori daramat Madrilgo Casa Encendidan, udako...

    Gehiago irakurri
  • Telescopio hirikilabs Leia
    2018-08-06

    Ilar bat Tabakaleraren inguruan

    Zein neurrikoa da gure eguzki-sistema? Lurrarekin erkatuz gero, handiak al dira gainerako planetak eta eguzkia? Zenbateko hutsunea dago horien artean eta zergatik behar da hainbeste denbora Ilargira edo Martera iristeko? Galdera horiei eta askoz ere...

    Gehiago irakurri