Mugak / Fronteras - Borderlands - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Borderlands

Leire Urbeltz ilustratzailearen instalazioa

Baby Batiz

Baby Batiz

Borderlands paper xehatu mexikarrean (bere erabilerak aro prehispaniarrean dauka jatorria) oinarritutako instalazio-proiektu bat da. Leire Urbeltzek munduko muga handienetako batean, hau da, Mexiko eta AEBtako mugan, dagoen gatazkaren inguruan gogoeta egiteko gonbidapena luzatzen digu, eta horretarako elementu eta esperientzia pertsonal ezberdinak hartzen ditu abiapuntu.

Mugaren eta aldaketaren testuinguruarekin zerikusia daukaten pertsonaia ezberdinak dira lan honen protagonistak. Las Flacas karteleko emakume sikarioak edota Las Gladys edo “neska gaiztoen” irudia duten Las Pachucas bezalako pertsonaiak azaltzen dira lan honetan.

Instalazio hau Maite Garbayo Maeztu ikerlariaren Mugak/Fronteras proiektuaren parte da. Proiektu honek mugaren kontzeptua birpentsatzea bilatzen du praktika artistiko, idazketa-praktika eta bertako zein kanpoko mugetako lurraldeetan agertzen diren kultur adierazpenetatik (kultura bisuala eta herrikoia) abiatuta. 

 

Oharra: instalazioa urriaren 5ean, 19:00etan, irekiko da, eta Leire Urbeltz bertan egongo da. Ondoren, instalazioa ia bi egunez ikus ahal izango da, urriaren 7ko 10:00ak arte.