Café Complot - Café Complot - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Café Complot

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia

Café Complot
Partekatu!

Luis Bagaria (Espainia, 1882, Kuba, 1940). Ilustraçao egunkari portugaldarrean 1930. urtean argitaratutako marrazkia. 

Bizigarriak: Zirkulazioa eta Euforia izeneko proiektuarentzat Ignacio Echaverríak komisariaturiko proposamen honek kafearen inguruko hausnarketa koral bat proposatzen du, bi oinarrizko norabideetan: batetik kafea askotan lan denboratik ihes egiteko balio duen substantzia, bezela eta bestetik, “Kafea” “esfera publiko” gisa ulertzen den horren hastapeneko leku bezela, XVIII mendean, topaleku gisa, burgesia inkonformista batek bere programa askatzaile eta demokratizatzailea azpilanean egin zuenekoa, modernitatearen joera artistiko eta literarioak eta ideologikoak garatuko zireneko norabideak seinalatuz.

 

Programa

 

APIRILAK 21 (osteguna)

Adan Kovacsics eta Gonzalo Torné. Moderatzailea: Ignacio Echevarría.

Kafe bat hartzea erritu bat da berez, denbora lineal eta emankorra etetea ekartzen duena; horregatik kafe kontsumoak, nola etxeko esparruan hala esparru publikoan, soziabilitate molde berriak sortu ditu, bai bakardade molde berriak ere. Lehen jardunaldi honetan gogoeta egingo da kafearen «denboraz», kafetegiaz hiriaren «barnealdea» den aldetik, kafetegiaren idazketa eta poetikez, kafearen eta literaturaren arteko erlazioaz.

 

APIRILAK 22 (ostirala)

 Harkaitz Cano, Cecilia Dreymuller eta Nora Catelli. Moderatzailea: Ignacio Echevarría.

XVIII. mendeko Ingalaterran, kafetegiek orduantxe sortzen ari zen burgesiaren kontzientzia artikulatu zuten, eta «esparru publikoa» esaten zaionaren ernamuina izan ziren. Harrezkero, kafetegia, bere mutazio anitzekin eta herrialdeen araberako modalitateekin, modernitatearen gertakari erabakigarri askotako eszenategi funtsezkoa izan da. Mahai inguru honetan gogoeta egingo da kafetegiaren kultura, politika eta soziologia alorreko lorpenez, eta haren «bertsio» desberdinez europar eremuan. Baita kafetegiaren dimentsio subertsiboaz eta abangoardiarekin dituen erlazioez ere.