Cale, cale, cale! Caale!!!

Cale, cale, cale! Caale!!!

Komisarioa: Juan Canela

Artistak: Elena Aitzkoa, Valentina Desideri & Corazón del Sol, Tamar Guimarães & Kasper Akhøj, Oier Iruretagoiena, Equipo Jeleton, Rometti Costales, Beatriz Santiago y Osías Yanov.

Magia eta natura. Historian zehar, leku eta une magikoak naturarekin uztartzen dira hainbat modutan. Jeinuak, sorginak eta bestelako izpiritu gaiztoak uxatzeko etxeko atean eguzkilore bat ipintzea oraindik ere ohikoa da Euskal Herrian. Cale, cale, cale! Caale!!! (Bota, bota, bota! Boota!!!) oihukatzen zuen duela ez aspaldira arte Lucaniako (Italiako hegoaldean) nekazari batek, ekaitzen aukako aztikeria magikoa bat errezitatuz. «Magia»-ren eta «arrazionaltasuna»-ren 1  artean aukeratu beharra zibilizazio modernoaren jatorrian dagoen gai nagusietako bat izan da. Behin eta berriz bigarrenaren aldeko apustua nabarmendu izan da, lehenengoa ezkutatu eta baztertu nahi izan den bitartean. Hala eta guztiz ere, loreen, hitzen edo keinuen babesak geure bizitzetan presente egoten jarraitzen du.

XIX. mendeko Kataluiniar Espiritismoaren 2 garapena, medium-tasunaren praktikaren bitartez praktika berdinzaleak burutzea artikulatzen zuena, eta bere baitan feminismoa, antimilitarismoa edo kultur-asoziazionismoa gisako mugimendu hasiberriak loratu zituena; edo Marisol de la Cadena 3 antropologo perutarraren indigenismoa eta «politika»-ren arteko harremanari buruzko ikerketa, Peruko Andeetako mendilerroan natura eta kultura eremu sekular eta sakratuetan uztartzen dituzten eta errituetan adituak diren bi politikari ardatz dituena, biek ala biek magikoa den hori jokoan sartzen den eta borroka eta erresistentzia sozial eta politiko forma hartzen duen uneak azaleratzen dituzte.    

Erritua. Erritu batek denbora eta leku bereziak sortzen ditu, arreta eta pertzepzioa eraldatzen dutenak. Ez da posizio bakarra egoten, baizik eta ekintzarako hainbat aukera, parte hartzaileentzat malguak eta trukagarriak izan ohi direnak 4. Praktika artistikoari errituaren ideiatik begiratzen badiogu, irekiera aukerak areagotu egiten dira ikuslearen figura gaindituz, subjektuaren eraldaketa irudikatzea ahalbidetuz, edo baita guztion eraldaketa ere.

Cale, cale, cale! Caale!!!-k naturarekiko magiaren, errituala denaren edo irrazionala denaren lekua zein den galdekatzen du, geologia alorrean Antropoceno aroa ezagutzen den horretan, edo Capitaloceno ere izendatu dezakegun aroan, edo are hobe Chthuluceno 5, Donna Haraway-k bere manifestuan proposatzen duen bezala. Proiektuak saiakera kolektiborako inguru bat sortzen du, denbora-espaziozko koreografia bat, ideiak eta gorputzak desio eta testuinguruekin nahasten dituena, horrela, indar komun bat jariatuz eta hainbat galdera utziz airean. Zein bide zabal daitezke une horiei arreta jartzen badiegu, behin magia eta arrazionaltasunaren arteko dikotomia zahar hori hautsita? Zer nolako proposamen sozial eta politikoak sor litezke erritua eta araoa jardunean sartzen direnean eta kultura-natura binomioa ikusezin egiten dutenean? Zein erresistentzia leku egon litezke uniformetasun globalaren kausaz galbidean dauden bizimodu berezientzat, edo hortik abiatuta zabal daitezkeen beste kolektibotasun modu batzuetzat? 

[1] Ernesto de Martino, Magic: A Theory from The South, Hau, 2015

[2] Gerard Orta, Spiritism and social struggle, Historia, antropología y fuentes orales, ISSN 1136-1700, págs. 29-49

[3] Marisol de la Cadena, Earth Beings: Ecologies of Practice across Andean Worlds, Duke University Press, 2015

[4] Beatriz Santiago, I am going to describe a ritual, en el catálogo de la exposición A Universe of Fragile Mirrors en Perez Art Museum Miami

[5] Donna Haraway, Tentacular Thinking, e-flux journal #75

 

Dokumentazioa

 

ORRIAK. ERAKUSKETAKO ARGITALPENA:

 

logo issuu Issuu-n irakurri: Orriak - 8 - Cale, cale, cale! Caale!!!

 

descargar Pdf-a jaitsi: Orriak - 8 - Cale, cale, cale! Caale!!! (pdf - 1.2mb)

Laguntzailea:

Gonbidatuak

Juan Canela

Kuradore independiente eta kritikoa

Elena Aitzkoa

Elena Aitzkoa

Eskultorea eta poeta 

Corazon del Sol

Corazon del Sol

Los Angelesen bizi den artista autodidakta da.

Oier Iruretagoiena

Le Larraskito Kluba espazioaren koordinatzaileetariko bat 

EQUIPO JELETON_La mandrágora (tarot) "Historia Política de las flores" 2 Floripondio, La Taller, Bilbao, 2015

Equipo Jeleton

Errepertorio ikonografikoak, literarioak edota musikalak lantzeko taldea da. 

Rometti & Costales

Rometti & Costales

Rometti Costales bikote artistikoa Julia Romettik ( Niza, Frantzia, 1975) eta Victor Costalesek (Mins, Belarus, 1974) osatzen dute.

Beatriz Santiago

Beatriz Santiago

Artista.

Osías Yanov

Osías Yanov

Artista

Galeria