Horma - Camilo Restrepo: La Bouche - Camilo Restrepo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Camilo Restrepo: La Bouche

La bouche, Camilo Restrepo

Gizon batek bere alaba senarrak bortizki erail duela jakingo du. Denbora gelditu egingo da eta, tarte horretan, mendeku gosea eta lasaitzeko beharra elkarri lekua hartuz agertuko dira.

La Bouche gineako Mohamed Bangoura «Diable rouge» perkusiojole trebeak interpretatutako pelikula musikala da. Bere historian libreki inspiratuta dago.

 

Zuzendariaren hitzak:

Pelikularen ideia topaketa batetik sortu zen: Mohamed Bangoura eta bere seme Ella ezagutu nituen. Mohamedek Parisen kontzertu bat grabatu nezan eskatu zidan lagun batzuen bitartez. Kontzertua bere alabaren omenez zen, bi urte lehenago senarrak hil zuen.

Ez ikuskizunik, ez zeremoniarik, Mohamed Bangoura eta familiako gainontzekoek gau horretan eginiko musika bizien eta hildako gaztearen arteko lotura izan zen.

La Bouche-en Sousou hizkuntzan hitz egin eta kantatzen da. Hau Gineako kostako lengoaia da, Bangoura familiaren eskualdeakoa. Kantuari perkusioak laguntzen dio, Djembé-ak, eskualdeko jatorrizko instrumentuak.

Egiazko historia batean oinarritutako La Bouche-ek, tragedia familiar hau ezbaian ipini beharrean, heriotzaren eta justiziaren ulermenean sakontzen du.

  • Data: Osteguna, 2018ko Otsailak 1 > Asteazkena, 2018ko Otsailak 28
  • Ordutegia: Jarraia
  • Lekua: Horma
  • Sarrera: Librea

Jarduerak

Gonbidatuak

Camilo Restrepo

Zinemagilea