Catalina Lozano | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Catalina Lozano

Catalina Lozano (Bogota, 1979) komisarioa eta ikertzaile independentea da. Jakintzaren forma hegemonikoak zalantzan jartzen dituzten kontakizun txikietan interesatua dago. Beste batzuen artean, 2011an de_sitio proiektua sortu zuen, Mexiko hiriko proiektuen plataforma bat. Berlineko 8. Bienalaren talde artistikoaren parte izan zen (2014).  Egin berri dituen erakusketa eta proiektuen artean: Ce qui ne sert pas s’oublie, CAPC Bordeaux (2015), Une machine désire de l’instruction comme un jardin désire de la discipline, MARCO de Vigo-rentzat (2013), FRAC Lorraine (2014) eta Alhóndiga Bilbao (2014), Being an Island (con Kasha Bittner), daadgalerie, Berlín (2103); La puerta hacia lo invisible debe ser visible, Casa del Lago, Mexiko D.F. (2012); ¿Tierra de nadie?, Montehermoso Kultur Zentroa, Gasteiz (2011); Modelling Standard (Erick Beltrán eta Jorge Satorre-rekin), FormContent, Londres (2010); eta Everything has a name, or the potential to be named (Anna Colin-rekin), Gasworks, Londres (2009).  2008 eta 2010 bitartean, Gasworks-eko egonaldi programako arduraduna izan zen (Londres). Nazioarteko konferentzietan parte hartu izan du eta, aldizka, arte garaikideko katalogo eta argitalpenetan ere idazten du. 2012tik Jorge Satorre artistarekin elkarlanean ari da, Museo Comunitario del Valle de Xico-ko proiektu batean.