Circo de Sastre Tabakaleran | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2018-10-22 08:45

Circo de Sastre Tabakaleran

Soinuz, oihalez eta argiz ehundutako istorioen narratzaileak, Circo de Sastre japoniarrek euren unibertso berezia dakarte Europara. 

Cinema Dub Monks-en zuzeneko musika, Takashi Watanabe-k inprobisatutako argiztapena eta Suzuki Takayuki jostunak moztu, txikitu eta jositako oihal metro pilarekin, ikuslea harrapatzen duen bidaia xamaniko bat sortzen dute. Circo de Sastreko artista xamanikoak, Japonen arrakasta handia izan ostean eta iaz Madrilgo Naves Mataderon emandako bost emanalditan sarrera guztiak agortu ostean, Donostiara iritsiko dira lehen aldiz.

2014 urtean Daiho Soga eta Gandhi Nishigaki-k (CINEMA DUB MONKS-eko musikariak), Suzuki Takayuki jostunak, eta Takashi Watanabe argiztapen artistak sortutako proiektua da. Eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzen dituzte paisaiak eta istorioak sortzeko, ikuslearen sentimenduak sotilki gidatzen dituzten bitartean.

Suzuki Takayukik zuzenean sortzen du eszenografia josteko makinarekin eta oihal zati luzeezik, espazioa eta bere bidaideak jantziz ,dantza egiten duen bitartean, Daiho Sogak eta Gandhi Nishigakki, Cinema Dub Monks, artean, beraiek sortutako musika tresnekin eta tresna tradizionalekin paisaia musikalak inprobisatzen dituzte, eta Takashi Watanabek, argiarekin magia eginez giza begiaren pertzepzioa eraldatzen du.

 
Circo de Sastre Tabakaleran (Patioa):

Azaroak 2, ostirala: 20:00 - 22:00
Azaroak 3, larunbata: 12:00 - 14:00 y 20:00 -22:00
Azaroak 4, igandea: 18:30 - 20:30

Aretoko ateak emanaldia baino 30’ lehenago zabalduko dira
Sarrerak aurrez: 18 € (online eta Tabakalerako informazio puntuan) 
Emanaldiaren egunean 20€ (leihatilan)