Clara Cordero | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Clara Cordero

Haur Hezkuntzako irakaslea eta ikaskuntza-esperientzien diseinatzailea da (aurrez aurreko saioetan eta birtualki). Irakasleei prestakuntza ematen die, proiektuak koordinatzen ditu eta ikaskuntza-komunitateak kudeatzen ditu. Nagusiki esparru hauetan egiten du lan: gamifikazioa, escape roomen diseinua, visual thinking eta visible thinking, storytelling, gaitasun digitala eta komunikazio-gaitasuna.

Hainbat hezkuntza-erakundetan egiten du lan (INTEF, CAM, Telefónica, UCM, prestakuntza-zentroak, ikastetxeak…), aurrez aurre edo, askotan, e-learningaren bidez. Hezkuntza-berrikuntza du ardatz eta etengabe garatzen ditu irakaskuntzaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetu dezaketen prozesu aktiboak.

AgoraAbierta-ko kide birtuala da eta bertan idazten du.  No me cuentes historias… ¡Dibújamelas! lankidetza-proiektuaren koordinatzailea da, Gamifica Tu Aula komunitateko bazkide sortzaile eta koordinatzailea, eta Literatil proiektuko editorea. Aktiboki parte hartzen du Asociación Espiral kolektiboan. Sarean murgilduta dago erabat.