- Crossover. Telesailen kultura - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Crossover. Telesailen kultura

Crossover

 

CROSSOVER PROGRAMA  (MAIATZAK 11)

 

12:00 

FUERA DE SERIES: “¿Y TE PAGAN POR VER SERIES?” (KUTXA KULTUR PLAZA - 4. solairua)

Marina Such, Álvaro Onieva eta Alberto Rey, Fuera de Series webguneko kazetariak, hizketan arituko dira beren lanari buruz: noiz jasotzen dituzten telesailak, nola erabakitzen duten zeini buruz hitz egin, edo zer egiten den telesailen grabazio batetara bidaiatzen dutenean. Eta bai, zertan lan egiten duten esan orduko egiten dieten galdera horri ere erantzungo diote… Gainera, unean bertan sor daitekeen beste edozein galderari erantzuteko prest egongo dira.

 

13:00

JUEGO DE TRONOS: LA CONQUISTA DE PONIENTE (KUTXA KULTUR PLAZA - 4. solairua)

Game of Thrones mundu mailako fenomeno bilakatu da gaur egun. Ez dago Zazpi Erreinuekin lehia daitekeen beste telesailik, ez produkzioari dagokionez, ez inpaktuari dagokionez, eta ezta ikusle kopuruari dagokionez ere.

George R. R. Martinen liburuetan oinarritutako telesaila amaierara iristen ari dela eta, telesailen munduari egin dion ekarpenaz hitz egingo dugu, eta baita Burdinazko Tronuak iristear dauden fikzioen gainean izango duen eraginari buruz ere.

 

17:30

CROSSOVER PROIEKZIOA: SUCCESS (Z ARETOA - 1. solairua)

Lorenzo Mejinok HBO Europe-eko azken ekoizpenaren lehenengo pasartea aurkeztuko digu: Success, eta bide batez erraldoi iparramerikarra Europako sortzaileen sentsibilitatera nola hurbiltzen den kontatuko digu ere.

Europara etorri zenetik, HBO-ren ekoizpen maila igo egin da urtetik urtera, eta gaur egun proiektu ezberdinak ditu martxan, haien artean Fernando Arambururen Patria nobelaren egokitzapena.

 

19:00

MUJERES DE ACCIÓN (Z ARETOA - 1. solairua)

Arturo Gonzalez Camposek, AXNko Los Seriotes bat izateaz gain Todopoderosos eta Aquí hay dragones podcasten kide sortzaileetako bat denak, bi emakume gonbidatuko ditu, emakumezko pertsonaiek egungo fikzioan duten garrantziari buruz hitz egiteko.

Azken urteotan, emakumeen garrantzia gero eta handiagoa izan da akzioko telesailetako protagonista gisa. Hala, bada, hizketaldi honetan aztertuko dute zer bilakaera izan duten rol hauek azken hamarraldietan, eta genero arrakastatsu honetako hainbat pertsonaia eta anekdota gogoraraziko dituzte.

Moderatzailea: Arturo González-Campos

 

20:30

TRES FAMILIAS PARA UN TRONO: LANNISTER, STARK, TARGARYEN (KUTXA KULTUR PLAZA - 4. solairua)

Hiru familia tronu batengatik borrokan. Sei aditu lehian. Telebistaren historiako telesail garrantzitsuenetako bat amaitzeko egun gutxi falta diren honetan, gure gonbidatuek borroka egingo dute, Burdinazko Tronua nork eskuratu behar duen defendatzeko argudioak emanez. Stark, Targaryen edo Lannister? Eta zuk, noren aldeko apustua egiten duzu?

 

PROGRAMA OSOA