- Cybernetics of the Poor: Tutorialak, ariketak eta partiturak erakusketaren irekiera - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Cybernetics of the Poor: Tutorialak, ariketak eta partiturak erakusketaren irekiera

Martxoaren 6an Cybernetics of the Poor: Tutorialak, ariketak eta partiturak inauguratuko dugu Tabakalerako Erakusketa-aretoan (1. solairua). Erakusketa ideia honetan oinarritzen da: ekonomia politiko garaikidearen aurpegia erabateko zibernetika gisa baino ezin dela deskribatu. Irekiera ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da eta 19:30ean, Camila Sposati artista brasildarrak "Phonosophia" piezaren aktibazioa egingo du inaugurazioaren baitan. Gainera, zeramikazko instrumentu sorta berria sortzeko prozesuan parte hartu duten hainbat kolaboratzailek piezen aktibazioan parte hartuko dute artistarekin batera.

 

Cybernetics of the Poor

Komisarioak: Diedrich Diederichsen eta Oier Etxeberria.

Artista parte hartzaileak: Agentzia, Jon Mikel Euba, Lili Reynaud-Dewar, Camila Sposati, Constanze Ruhm, Ana de Almeida & Alicja Rogalska, Gema Intxausti, Luke Fowler, Alex Mendizabal, Sharon Lockhart, Cory Arcangel eta Pedro G. Romero.

Don Van Vliet, Cornelius Cardew, Anthony Braxton, Elena Asins, Hanne Darboven, Edgar Degas, Jörg Schlick, Peter Roehr, Douglas Huebler, Heinrich Riebesehl, Mike Kelley eta Guy de Cointet-en obrekin.

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.