Dantz Festival jaialdiak 12 artista berri gehitu dizkio orain arteko kartelik handienari | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2019-07-09 09:00

Dantz Festival jaialdiak 12 artista berri gehitu dizkio orain arteko kartelik handienari

Jaialdiaren hirugarren edizioa, abuztuaren 29tik 31ra ospatuko da. 

Ekainaren 4ean Dantz Festival jaialdiak programaren lehen aurrerapena iragarri zuen, besteak beste, Oscar Mulero, Matías Aguayo, Carista, Esplendor Geométrico, Max Abysmal eta Aitor Etxebarria artistak arituko dira. Guztira 18 izen aurreratu eta aurtengo editoriala aurkeztu zen, musika elektroniko eta garaikidearen arlo estetikoan oinarritzen dena hain zuzen ere. 

Dantz proiektua 2017. urtean jaio zen arren, 2016an proiektuaren kontzeptua lantzen eta oinarriak finkatzen hasi ginen. 

Proiektu hau egitera bultzatu gintuzten arrazoiak anitzak eta pisu handikoak dira. 

- Donostia Kulturaren eskutik, jaialdientzako diru-laguntza berriak (2016 amaiera)

- Maila lokalean musika elektroniko eta garaikidearekiko sare handia.

- Ekipamenduak eta jaialdi internazionalentzat prest dagoen hiri bat.

- Musika elektronikoaren hazkunde globala, hona ere iristen ari dena, nahiz eta, betidanik izan duen presentzia.

- Abangoardiako Musika izenez deitu daitekeen musika estilo honekiko hutsune kultural eta artistikoa. 

 

Dantz 2019 - Editoriala 

Aurten, jaialdia musika elektroniko eta garaikidearen arlo estetikoenean zentratu da. Aurtengo editorial hau garatzerako orduan funtsezkoa izan da Esplendor Geométrico taldearen figura. Musika elektroniko eta garaikidearen estetikari, honek proiektatzen duenari eta sorrarazten dituen sentsazioei erreparatu diegu. Ideia hauetan oinarritutako estetika bat sortzeko, oso garrantzitsuak izan dira errepikapenak, testura, introspekzioa, abstrakzioa, dantza, gogoeta, konexio- deskonexioa eta subjektibotasuna bezalako kontzeptuak, besteak beste. 

 

Dantz Festival 2019. ¿Noiz? ¿Non? 

Jaialdiaren hirugarren edizioa, abuztuaren 29tik 31ra ospatuko da. Normalean, Donostiako Aste Nagusia eta Donostia Festibalaren artean ospatzen da, gertuko egunetan ekitaldi handirik egon ez dadin. Abuztuaren 29an, osteguna, warm up (beroketa) saio bat egingo dugu aurreko urtean Txiringito Grosekon (Zurriola) egin genuen bezala. Oraindik espazioa zehazteko dago. Lehen bi edizioetan egin dugun bezala, abuztuaren 30 eta 31ean Tabakalera eta Gazteszenan zentratuko gara. Eguneko programa Tabakaleran gauzatuko da (barnean eta kanpoan) gaueko 00:00ak arte. 00:00tatik 06:00rak arte, aldiz, programa Gazteszenan burutuko da. Tabakaleran espazio ezberdinak erabiliko ditugu, hala nola, Patio Aretoa, Kutxa Kulturren espazioak eta kanpoaldean, Nestor Basterretxea plaza. Gazteszenari dagokionez, beste urteetan ez bezala, aurten soilik areto handia erabiliko dugu. 

 

Hau izan zen Dantz Festival 2019 jaialdiko lehenengo aurrerapena (ekainaren 4an aurkeztua). 

- Actriq (Alemania)

- Aitor Etxebarria (Mute / EH)

- Carista (United Identities / Utrecht)

- Esplendor Geométrico (Geometrik Records) Diskoa aurkezten: Cinética - Gela (Madril)

- Jai Tiruriru (EH)

- Kastil (Soul Notes / EH)

- Magnolia (EH)

- Mario Azurza (EH)

- Matias Aguayo (Crammed Discs, Cómeme / Txile). Diskoa aurkezten: Support Alien Invasion 

- Max Abysmal (Safe Trip / Holanda)

- Oscar Mulero (PoleGroup, Madril)

- Parallax (Geométrika FM, Madril)

- Reykjavik606 & Inesfera (EH)

- Sega Sound Killers (Forbideen Colours, EH)

- Tuber (EH)

- Vacuum Exploration (Madril) 

 

Artisten bigarren aurrerapena: 

Overmono (Erresuma Batua) Harry Baden (EH) Arcanoid (Madril) Telephasyx (Madril) Bellaca b2b Joven Mata (EH) WLDV (EH) VilaXXX (EH) Pizky (EH) Atodamadre (EH) Anderetx (EH) Alvva (EH) 

Bigarren aurrerapen honetan, Overmono ingelesak nabarmentzen ditugu. Artista guztien informazioa Dantz jaialdiaren webgunean: www.dantz.eu 

 

Overmono (UK) 

Truss eta Tessela, hain zuzen ere, Tom eta Ed Russel anaiak, Erresuma Batuko eta Europako musika elektronikoaren munduan oso errespetatuak diren ibilbide luzeko bi produktore dira. Gaur egun, mundu osoko club eta jaialdietan dabiltza euren dj set eta zuzeneko emanaldiak eskaintzen. 

Datu batzuk: 

- “Degreelessness”, Overmono taldeak Nathan Faken kantu bati egindako remix bat da. Azken urteetan gehien dantzatutako kantu bat da, adibidez, Ben UFOk bere emanaldia abesti honekin itxi zuenean Dekmantel jaialdian. 

- Pitchforkek 2018ko musika elektroniko onenean barneratu ditu Whities 019 izeneko euren EPagatik. 

- Gijóneko LEV Festibalaren azken edizioan egon dira, estatu mailako jaialdi garrantzitsuenetako bat izanik eta prentsa eta publikoaren aldetik kritika onenak jaso dituztelarik. 

- Euren zuzeneko emanaldiak, esperientzia hedakor, murgilgarri eta musikaletara bideratuak daude. Honek bat egiten du Dantz jaialdiaren aurtengo editorialarekin. 

 

Artistak egunez egun: 

Ostirala, abuztuak 30 Oscar Mulero / Matías Aguayo / Esplendor Geométrico / Kastil / Parallax / Harry Baden / Arcanoid / Jai Tiruriru / Gela / Pizky / Tuber / Anderetx / Magnolia 

Larunbata, abuztuak 31 Carista / Overmono / Max Abysmal / Aitor Etxebarria / Reykjavik606 & Inesfera / Telephasycx / Sega Sound Killers / Mario Azurza / Vacuum Exploration / Alvva / Atodamadre / VilaXXX / WLDV / Actriq / Bellaca B2B Joven Mata 

*Oraindik abuztuak 29ko programa eta kokalekua jakinarazteko dago. 

 

Estreinuak eta disko aurkezpenak: 

- Esplendor Geométrico: “Cinética” deituriko albumaren aurkezpena (Gemotrik Records).

- Harry Baden. Estreinua. Araña alter egoaren lehen kontzertua, bertan orain arte ikusi gabeko bere produktore aldea erakutsiko digu. Urrian, bere lehen EPa kaleratuko du Sevendipia zigilupean (Bartzelona).

- Kastil: EP aurkezpena. “Binding Echos” [ST191 ]

- Matías Aguayo. Album aurkezpena: Support the alien invasion (Crammed Discs / Cómeme] Lehen albuma 6 urtetan.

- Reykjavik606 & Inesfera (Forbideen Colours). Estreinua. Taldean lehen aldiz bateria erabiliz euren hurrengo albumeko doinuak entzun ahal izango dira. Album hau taldearen ibilbideko bigarrena izango da. 

 

Kolektibo partehartzaileak.

- Distopía Mutante. (informazioa webgunean: https://dantz.eu)

- THG (informazioa webgunean: https://dantz.eu) Gehiago konfirmatzeko. 

 

Sarrerak Sarrerak jada salgai daude Dantz eta Donostia Kulturaren webguneetan. Sarrera fisikoak, Donostia Kulturaren ohiko salmenta puntu fisikoetan eros daitezke. Uztailaren 9tik 16ra arte abonuak Early Bird prezioan egongo dira. Aldiz, uztailaren 16tik abuztuaren 29ra arte ohiko abonu eta sarrera indibidualak egongo dira salgai. 

Informazio gehiago: https://dantz.eu