Udako lantegiak - Dantzaturiko istorioak - Myriam Pérez Cazabon | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Dantzaturiko istorioak

Dantza garaikideko sorkuntza prozesu baten praktika

Dantzaturiko istorioak

Abiapuntua, dantza garaikideko sorkuntza prozesu bat praktika pertsonalera eramatea izango da. Helburu nagusia, norberaren mugimendu edo mugitzeko modu pertsonal bat eraikitzea izango da, dantza garaikidea arte gertuagoko bat egiteko asmoz.

Gorputzaren kontzientzia ariketa errezen bidez landu ostean, mugimendu koreografikoaren sormen perstonala bideratzeko proposamen desberdinak jarriko dira praktikan. Imaginazioaren eta irudikapenaren bitartez, mugimendo oro dantza bilakatu daitekeela probatuko dugu.

 

Ideien bilduma
Kontatu nahi den hori bilatzea izango da sorkuntza prozesuaren lehen urratsa. Gure atentzioa edo interesa erakartzen duen oro baliogarri izanik, jatorri desberdinetatik ideiak biltzeko saiakera egingo da. Hiru eremu desberdinetako praktikak proposatuko dira honetarako: testua, irudiak eta ingurunea.

 

Mugimenduaren bilakaera
Bigarren pausua ideiak gorpuztea izango da, gorputzaren mugimenduaren bidezko ideien transformazioan koreografia oinarri bat eraikitzea. Kontzeptuen abstrakzioaz eta ideien kateaketaz eta irudikapenaz baliatuz, inprobisaketaren eta sormenaren bidez, mugimenduzko adierazbideak bilatuko dira. Konposaketa teknika desberdinak ere aurkeztuko dira mugimenduen arteko lotura koreografikoak lantzeko asmoz.

 

Dantzaturiko istorioak
Sorkuntza prozesuaren praktikak modu desberdinetan proposatuko dira. Alde batetik, bakarka zein taldeka lan egiteko moduak uztartuko dira. Elkarrenganako entzumenetik, komunikaziotik eta adostasunetik abiatuta, elkarrengandik jaso dezakeguna eta elkarri eskeini diezaiokeguna ere kontuan izanik, dantzaturiko historioak erlazionatzeko modu desberdinetan landuko dira. Honela, bai banakako historio pertsonalekin, bai talde historioekin gozatuko dugu. Bestalde, elementu desberdinetatik bideratuko dira praktikak (irudiak, testua eta ingurunea), hiru saio desberdinetan:

  • Irudi lausoak

  • Hitzen akzioa

  • Hemen eta orain

Gonbidatuak

Myriam Cazabon

Myriam Pérez Cazabon

Koreografoa, dantzaria, pedagoga