Data Commons Nodoa: Airbnb efektua

Airbnb efektua - Tabakalera

2017ko apririlaren hasieran Donostia eta EAE-n erabilera turistikoa duten alojamenduen efektua ezagutzeko datuen analisi eta bisualizazio lantegia antolatu zen Hirikilabsen Monterea34 kolekltiboaren batera.  

Montera34k koordinaturiko hiru eguneko lantegia benetan interesgarria suertatu zen, inteligentzioa kolektiboaren eta elkarlaneko ekoizpenaren emaitza esperimentatzeko aukera izan genuen eta. Hiru egunetan Donostian Airbnb alojamenduen presentziari buruzko hain txosten osatu bat egiteak taldearen aurreikuspenak gainditu zituen. Txostena egiten zen bitartean, partaidetako batzuk datuen analisi eta bisualizazioara lehen hurbiltze bat egin zuten eta beste batzuk formatu eta tresna ezezagunen aurrean jartzen ziren, baina azkenean lan egiteko modu honi esker partaide guztiek izan zuten prozesuarekin ikasteko aukera.
Lantegia amaitu zenetik lanari buruzko mezuak jasotzen jarraitu dugu, batzuk datu berriak bidali dituzte, besteek aldiz kontrastea egiteko iturri berriak planteatu, txostena osatzeko ideia gehiago bidali edo zuzentzeko puntuak planteatu dituzte. Hau dela eta elkar topatzeko aukera beharrezkoa dela pentsatu dugu, txostenaren bertsio berri eta osatuago bat egiteko helburuarekin eta baita horrelako gai garrantzitsu baten inguruan lan egingo duen taldea osatu, trinkotu eta sendotzeko asmoarekin.

 

Programa:

Osteguna 13

Analisi gunea. Esperientziak eta eztabaida . (Sala Z - Tabakalera)

 

11:00. Aurkezpena

2017ko apirilean egindako Airbnb efektua Donostian, txostenaren laburpena. Helburu eta aurreikuspena. 20min [beste hirien kasua, Madrid, Berlín, Barcelona ].

 

11:30. 1.Blokea: Beste hirietako esperientziak.

1. hizlaria: Santiago Espinosa, Saigesp .“Administraziotik airbnb alojamenduen fakturazioaren monitorizazioa”.

2. hizlaria (Beste Udalak)

3. hizlaria: Margalida Mestre (Terraferida, Mallorca). https://terraferida.cat/tag/airbnb/

4. hizlaria. Miguel Angel Mayol (Dinsairbnb, Mallorca).

 

13:00. 2.Blokea. Donostiako kasua.

5. hizlaria (Asier Pereda. Rentals collection & Asoc de Viviendas de Uso Turístico).

6. hizlaria (Donostiako udala).

7. hizlaria (Urbanismo eta aktibismoak).

 

13:45. Eztabaida

Partaide eta hizlarien arteko eztabaida bertan.

 

Ekoizpen gunea

 

16:00 Sarrera. Datuekin modu kolaboratiboan nola lan egin.

Datuekin modu kolaboratiboan lan egiteko prozesua:Ariketak/API/datuak garbitu.

17h00 Taldeetan ekoizpen tematikoa

20h00 Itxiera.

 

Ostirala 14

 

Ekoizpen gunea

 

10.00-14.00h Ekoizpena.

16.00-20.00h Ekoizpena.

 

Gonbidatuak

Montera 34

Montera34

Web garapeneko, datuak bistaratzeko eta arte digitaleko proiektuak gauzatzen dituen kolektiboa

Interesa dakizuke