David Zapirain | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

David Zapirain

David Zapirain

1968an jaioa, Trintxerpe-Pasaia. Historian doktorea. 2003. urtean, Larraitz Arretxea eta Juan Carlos Morarekin batera Ereiten enpresa sortu zuen.

Mortadelozalea, Trintxerpeko haur-eskolan lagun batek (Jesusek) Iron-Maneko bat utzi zion. Baserrian, lehengusuaren Patrulla X eta Spiderman irakurtzen zituen. Don Boscorako autobusean, tebeo poltsak trukatzen zituen beste haurrekin. Bidebietako institutuan Valérian eta Cimoc topatu zituen (eta Laureline!) . Unibertsitatean ez zegoen komikirik. Euskaltegian Habekomik eta Napartheidekin ikasi zuen euskara. Are, Napartheideko fanzinoteka antolatzen inoizko lanik ederrena egin zuen. Dani Fanorekin baterra Xabiroi aldizkarian komiki bat argiratatu duela maiz errepikatzen du. Ez orduan, ezta Ereitenek Komigukigunea antolatzeko lehia irabazi zuenean ere, Tabakalerako komiki-erakusketa batean laguntzeko eskatuko ziotela ez zuen pentsatu.