- De nuevo otra vez (Romina Paula, Argentina, 2019) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

De nuevo otra vez (Romina Paula, Argentina, 2019)

 

De nuevo otra vez, Romina Paula, Argentina, 2019, 84'

Romina Paula idazle, dramagile eta aktoreak zuzendutako lehen lana. Rotterdamgo zinema-jaialdiko Bright Future sailean aurkeztua eta Zinemaldiko azken edizioan Horizontes Latinos sailaren irabazlea.

Romina familiaren etxera itzuliko da ama izan ondoren. Bere semearen, Ramónen, aitarengandik urrun, bere amaren, Mónicaren, etxean babestuko da. Han amaren denboran murgilduko da, baita alaba-denboran ere, eta zer nahi duen argitzen saiatuko da. Buenos Airesen bisitan, aleman-eskolak emango ditu Rominak, eta ezkongabeko bizitza egiten saiatuko da, gauez ateratzen. Semea maitatzen hasi aurretik nolakoa zen jakin nahi du. Nor den ulertu behar du, bere jatorrira itzuliz eta familiako historiaren zati bat berreginez.

Aurkezpena eta solasaldia izango da zuzendariarekin.