Fokuak (FK) - De quelques évènements sans signification, (Mostafa Derkaoui, Maroko, 1974, 76') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

De quelques évènements sans signification, (Mostafa Derkaoui, Maroko, 1974, 76')

Madrassa Collective-k aurkeztuta

De quelques évènements sans signification, Mostafa Derkaoui, Maroko, 1974, 76'

Casablancako portuko kaleen eta taberna herrikoien inguruan, zinemagile talde bat jendearekin hizketan dabil, Marokoko zinema nazionalaren inguruan dituzten itxaropenei eta asmoei buruz. Pozik ez dagoen langile batek bere nagusia istripuz hiltzen duenean, euren ikerketak jomuga aldatzen du eta hilketaren testuingurua eta arrazoiak ikertzen hasten dira.

De Quelques événements sans signification lanaren bihotzean, zineak (eta arteak) gizartean duen paperaren inguruko galdera dago, dokumentala eta erreala dena, eta jaiotzen ari den zinema nazionalarentzat premiazkoa den zerbait. Esperientzia zinematografiko bakar hori zinemagile militante, aktore, musikari, poeta eta kazetarien ahalegin independente eta kolektibo gisa sortu zen, Marokoko adierazpen-askatasunaren aurkako errepresio giro bortitzean, eta hainbat margolari garaikideren pintura-salmentaren bidez finantzatu zen. Filma 1975ean proiektatu zen lehen aldiz Parisen, baina berehala zentsuratu eta debekatu zuten hura erakustea eta esportatzea. Ahanzturan geratu zen, harik eta 2016an Kataluniako Filmategiko artxiboetan negatiboaren inpresio bat aurkitu eta han zaharberritu zuten arte. Amaitu eta 45 urtera, filma estreinatuko da.

Mostafa Derkaoui Marokoko Oujda herrian jaio zen 1944an. 1963 eta 1964 artean, Institut des Hautes Études Cinématographiques (IDHEC, orain La Fémis) zinema eskola frantsesean ikasi zuen Parisen, 1965etik 1972ra bitartean Filmowa i Teatralna zinema eskola poloniarrean ikasi aurretik. 1974an Basma Productions ekoiztetxea sortu zuten Derkaouik eta bere anaiak. De Quelques événements sans signification  izan zen euren lehen film luzea.

 
 

Más actividades de Fokua: Madrassa Collective:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Interesa dakizuke

Erakusketak
2019-11-09 > 2020-02-16 - Asteartetik ostegunera: 12:00-20:00

Madrassa kolektiboaren On Fail[l]ed Tales...

Lekua:

+ Info