Deialdi irekia: 2deo saria 2020 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Deialdi irekia: 2deo saria 2020

 

*OHARRA: Deialdia maiatzaren 12ra arte luzatuko daosasun-alertaren ondorioz indarrean jarritako araudiarekin bat eginaz. 

Deialdi honen helburu nagusia da ikus-entzunezko edukietan oinarritutako proiektuen garapena eta prototipoak sustatzea. Horiek ikus-entzunezko sektorera bideratuta egon daitezke edo ez. Horretarako, laborategiak laguntza ekonomikoa eman eta jarraipena egingo die deialdi honen bi ataletan hautatutako proiektuei.

Salbuespen izango dira filmak eta dokumentalak egitera bideratutako proiektuak. 

 

DEIALDIAREN ATALAK:

1. atala: (2020ko martxoaren 16tik urriaren 31ra)

  • 2020ko maiatzean proiektuak hautatuko dira, gehienez ere 8, eta dagokion ebazpenaren bidez jakinaraziko zaie erabakia interesdunei.

  • Deialdiaren lehen atalean hautatutako proiektuek aurreprodukzioko txosten bat egingo dute. Atal hauek izango ditu, gutxienez: proiektuaren deskribapen xehatua, lanaren kronograma, aurrekontua, ekipo tekniko-artistikoa eta 2deok deialdiaren 1. atalean jaso nahi duen bestelako edozein alderdi.

  • 2020ko ekainean, laborategiak hainbat prestakuntza-saio antolatuko ditu ikus-entzunezko proiektuaren aurreprodukzioa gauzatzeko. Proiektu hori talde baten izenean aurkeztu bada, gutxienez proiektuaren ordezkaria joan beharko da saio horietara. Prestakuntza-saio horietan ikus-entzunezko produkzioari buruzko hiru alderdi jorratuko dira: edukiaren kontakizuna, lan-prozesuak eta proiektuak eta jabetza intelektuala.

  • 2020ko uztaila eta urria bitartean, proiektuek aholkularitza profesionala jasoko dute hiru arlo horietan. Proiektua talde baten izenean aurkeztu bada, gutxienez taldeko ordezkariak eta gehienez ere 5 kidek hartuko dute parte.

  • Deialdiaren 2. atalera aurkeztu ahal izateko, ezinbestekoa izango da prestakuntza-saioen eta aholkularitza-hitzorduen % 85era bertaratzea.

  • 2020ko azaroaren 1ean, aurreprodukzioko txostena aurkeztu beharko dute 1. atalean hautatuak izan diren parte-hartzaileek.

  • Hautatutako proiektu bakoitzak 4.000 € jasoko ditu.

 

2. atala: (2021eko urtarriletik apirilera)

 

  • 1. atala gainditu duten proiektuetatik 3 hautatuko dira, gehienez ere.
  • 2020ko abenduan hautatuko dira proiektuok, eta dagokion ebazpenaren bidez jakinaraziko zaie erabakia interesdunei.
  • 2. atal honetan, hautatutako proposamenek 5. oinarrian xedatutakoaren arabera dagokien dirulaguntza jasoko dute. Laguntza hori proiektuaren prototipoa garatzeko erabiliko dute, 2021eko urtarrila eta apirila artean.
  • Hautatutako proiektu guztien artean bana daitekeen gehieneko zenbatekoa 50.000 € da.
  • Prototipoa ekitaldi publikoan aurkeztuko da. 2021eko maiatzean izango da, 2deo ikus-entzunezkoen laborategian.

     

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 16tik apirilaren 15eko 23:59ak arte [UTC+2] egongo da zabalik. 1. atalean hautatutako proiektuen zerrenda 2020ko maiatzaren 15ean argitaratuko da.

 

 
  • Aurkezpen epea: 2020-03-16 00:00 - 2020-05-13 00:00
  • Egoera: Irekita
Proposamena bidali