- Deialdia: Eskola aldiriak V - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Deialdia: Eskola aldiriak V

Hezkuntza komunitateari zuzendutako proiektu deialdia

"Zubiak eraikiz" (UPV/EHU, Donostia) proiektuaren irudia.

Zer harreman eduki nahiko genuke gure komunitate hurbilenarekin? Zein erronkari egin behar diogu aurre hezkuntza-komunitatea garen neurrian? Nola irudikatzen dugu aritu beharko ginatekeela inguruko beste agente batzuekin lankidetzan gure praktika eraldatzeko? Nola eragin dezakete praktika artistikoek elkarrekin ikasteko prozesu horietan?

Eskola aldiriak deialdiaren helburua da eskolarekin arteari eta hezkuntzari buruzko lankidetza-proiektu bat garatzea. Lan egiteko moduak berriz pentsatzeko aukera ematen du eta hezkuntza-komunitatea indartzen duten ikasketa-prozesuak martxan jartzekoa.

Proposamenek honelako erronketan eduki behar dute oinarria: elkarbizitza, espazio publikoa erabiltzea, auzoarekiko harremana, hezkuntza-proiektuan hezkuntza-komunitatea inplikatzea (gurasoak, ikastetxeko langileak…) eta metodologia pedagogiko berriak praktikan jartzea.

Proposamenak aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 10etik 31ra

Orain arte egindako proiektuak

Deialdiaren oinarriak:

Eskola aldiriak V (Pdf - 1 Mb)

  • Data: Ostirala, 2019ko maiatzak 10 > Ostirala, 2019ko maiatzak 31