- Dialogando en clave slow fashion - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Error fetching XML

Dialogando en clave slow fashion

Moda iraunkorraren aurrerapenak Gipuzkoan

GK Green Fashion-ek, Gipuzkoako Moda Iraunkorraren Klusterrak eta Slow Fashion Next enpresak aurkezten dute erakusketa hau, Gipuzkoan moda iraunkorraren sektorean aurrerapenak zabaltzeko asmoz.

Erakusketan hainbat adibide agertzen dira, eta horietan berrikuntza, material berrien erabiltzea, usadiozkoen berreskuratzea, birziklatzea eta diseinua uztarzen dira irtenbide iraunkor eta interesgarriak eskaintzeko, modaren sektorearen baitan.
Inguruan hain kontsumo eta inpaktu altua daukan ‘Fast fashion’ izeneko modaren aurrean, erakusketak tokiko hautabide jasangarri bat azaltzen du, moda nahi duten pertsonen beharren asebetetzea bilatzen duena, baina ingurumena zainduz.

Sektoreko joera berri honek gure babes osoa behar du, eta lehenengo urratsa hori jakinaraztea da, hain zuzen. Erakusketa honetan, oraina eta etorkizuna duen sektorea aurkezten da: moda iraukorraren sektorea.