- Did you Wonder Who Fired the Gun? - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Did you Wonder Who Fired the Gun?

Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarrizketak

Did you wonder who fired the gun? Travis Wilkinson

Apirilaren 20tik 27ra bitartean, XVI. Giza Eskubideen Zinemaldia egingo da Donostian. Tabakalerako zinema-sailak jaialdiarekin lehen pertsonan hizketan diharduten bi dokumental proposatzen ditu, memoria historikoa lantzeko bi ariketa, giza eskubide eta eskubide zibilentzat gaitzak izan ziren bi garai gogorarazteko asmoz: Estatu Batuetako hegoaldeko arrazakeria berrogeiko urteen amaieran, eta Pinocheten diktadura Txilen. Bi filmek, gainera, galdera zail honi erantzun behar diote: zer gertatzen da “piztia” geure familian dugunean, nola aurre egin diezaiokegu gertukoenen iluntasunari eta arbuioari?

 

Did You Wonder Who Fired The Gun?, Travis Wilkerson, AEB, 2017, 90’, DCP, VOSE (VO:ENG)

1946an, Travis Wilkerson zinemagilearen aitonak, hegoaldeko “bizilagun zintzo” zuri eta arrazista batek, Bill Spann erail zuen, landa-giroko Alabamako herritar beltz eta armagabe bat. Handik hirurogei urtera, Wilkerson Hegoalde Zaharrera itzuliko da, bere iraganeko gertakari hura argitzeko eta Estatu Batuen bihotzean dirauen arrazakeria agerian jartzeko.

 
 
 

  • Data: Larunbata, 2018ko Apirilak 21
  • Ordutegia: 18:00
  • Lekua: Zinema - 1 Aretoa
  • Sarrera: Sarrerarekin
  • Prezioa: 3,5€
Sarrerak