Disonantzia soziala - Mattin | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Disonantzia soziala

Mattin

Disonancia social - Mattin - Documenta 14
Partekatu!

Disonantzia Soziala Mattin artistak (Getxo, 1977) sortutako jarraibidez osatutako partitura bat da, lau musikarik interpretatzekoa, hain zuzen ere, kontzertu zabal batean, Atenasen (Grezia) eta Kasselen (Alemania) izango den Documenta 14 erakusketan.

Atenaseko kontzertua 2017ko apirilaren 8tik eta uztailaren 16ra bitartean izango da, eta Kasselekoa ekainaren 8tik eta irailaren 17ra. Uztailaren 8aren eta 16aren artean, kontzertua aldi berean izango da Atenasen eta Kasselen (leku bakoitzean bi interpretatzaile dituela). Uztailaren 16aren ondoren, lau interpretatzaileek kontzertuarekin jarraituko dute Kasselen, irailaren 17ra bitartean.

Kontzertu zabal honetan, enfasia soinu-arloan baino arlo sozialean jarriko da. Streaming bidez emango da, Periscope izeneko aplikazioaren bitartez, eta pantaila honetan jarraitu ahal izango da. Zuzeneko emisio hau Ezorduan (musika eta iraultza) programaren parte da. Programa horrek musikak hedatzen duen ezusteko energia arakatzen du entzunaldi, hitzaldi eta kontzertuen bidez, eta neurgarrira eta homogeneo den zerbaitera murriztu den denbora baten inguruan hausnarketa kritikoa zabaldu nahi du.