JoLabs - Do it in Family VII - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Do it in Family VII

Familien sorkuntza eta ikasketarako ingurune libre bat sortzea da Do It in Family-ren helburua. Haur eta helduek elkarrekin proiektu bat garatzeko eta elkarrekin aritzeko espazio bat sortzea. Haurrek eta helduek elkarrekin proiektu bat garatu ahal izateko ekimena, sormena eta haurren eta gurasoen egiteko gogoa sustatuko duen espazio bat izan nahi du Do it in Family-k.

Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofiei jarraituz, Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu. Familian lan egingo dugu, baina baita familietan, elkarren artean lankidetza sustatuz. Haur eta helduen arteko lankidetza ere ezinbestekoa izango da lanak banatzerako garaian, haurrei ere beren lekua eta ardurak ematearren. Garatuko diren proiektuak denon artean aukeratuko ditugu, bakoitzaren interes eta nahiak ezagutu ondoren. Bertan erabiltzen dugun teknologia ezagutu eta proiekturako erabili ahal izango da.

Jada DIFen 7. edizioa egingo dugu, eta esperientzia honetatik abiatuta, heldu eta haurren arteko harremanen oreka topatzea izango da erronkarik handiena berriro ere. Haurrak dira jarduera honen protagonista nagusiak, eta hori argi izanda, esfortzua berezia egin behar izaten da hauek izan daitezen proiektuen norabidea hautatuko dutenak. Helduon zeregina haurren gaitasunetara egokituko diren proiektuak garatzen jakitea izan behar du, bidelagunak izatea, proiektuan lagundu, umiltasunez aritu eta seme-alaba ezagutzeko prozesuan disfrutatzea.

Datak:

Apirilak 25, Maiatzak 9, 16, 23, 30, Ekainak 6,13

 

1 / EGINEZ IKASI

Ikasteko modurik onena ikasten duguna gustuko ditugun gauzak egiteko erabiltzea da.

 

2 / ELKARREKIN EGIN

Denok gara beharrezkoak eta baliagarriak. Denok egin ditzakegu ekarpenak eta denok irakats dezakegu. Egingo diren proiektuak denon artean egingo ditugu, inor alboratu ala bakarka aritu gabe.

 

3 / IKASTEN IKASI

Ez dakigu dena, eta beti ez digu norbaitek jakin beharreko guztia irakatsiko. Batzuetan norberak ikasi beharko du autoikaskuntza prozesu baten bidez.

 

4 / ONGI PASA

Inor ez dago behartuta bertan izatera, beraz gauzarik garrantzitsuenetako bat egiten denarekin ongi pasatzea da. Horrek ez du esan nahi gogor lan egin beharko ez dugunik. Sarri lan gogorraren emaitzak ematen baitigu poztasunik handiena.

 

5 / ERABAKIAK DENON ARTEAN HARTU

Iritzi guztiak kontuan izango dira eta ez da inoren hitza baztertuko. Denon artean erabakiko ditugu gauzatuko ditugun proiektuak eta datozen pausuak.

 

6 / PARTEKATU ETA IRAKATSI

Norberak dakiguna partekatu eta ikasi duguna besteei irakatsiko diegu. Elkarlana izango da proiektuen oinarrietako bat.

 

7 / PROIEKTU BAKOITZERAKO BEHAR DUZUN DENBORA HARTU

Gauzak presaka eginez ez dira ongi aterako. Helburua ez da berehala bukatzea. Inork egitekorik ematen badizu jokatu iniziatibaz, horrela ez zara aspertuko!

 

8 / EZ DA BETI POSIBLE LEHENENGOAN DENA ONDO ATERATZEA

Gauza garrantzitsuak ez dira lehenengoan ongi ateratzen. Hartu denbora gaizki zer atera den ikusteko eta konpontzeko. Akatsak egiteko askatasuna izan.

 

9 / ERABILI TEKNOLOGIA GAUZAK SORTZEKO MEDIO BEZALA

Teknologia ez da helburu bat, medio bat baizik. Ikasi teknologia zertarako erabili dezakezun eta denbora eskeini diseinua eta prestakuntzari. Teknologia ez da gauzak azkarrago egiteko modu bat, pentsatzeko denbora gehiago uzten digun tresna bat baizik.

 

10 / GUK ESPAZIOA, ZUEK IDEIAK

“Irakaslearen egitekoa asmakuntzarako baldintzak sortzea da, jada egindako ezagutza bat eskeintzea baino gehiago”. Seymour Papert. Guk ingurunea eskeintzen dizuegu, zuek ekarri ideiak!

 

Más actividades de JoLabs - Do it in Family:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Interesa dakizuke

Lantegiak
2019-09-28 > 2019-11-30 - 11.00-13.30

Haur eta helduek elkarrekin proiektu bat...

Lekua:

+ Info

Lantegiak
2018-09-22 > 2018-12-01 - 11:00-13:00 (Larunbatak)

Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (...

Lekua:

+ Info

Lantegiak
2018-01-13 > 2018-03-24 - 10:00-13:00 (Larunbatak)

Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (...

Lekua:

+ Info

Lantegiak
2017-09-16 > 2017-12-02 - 10:00-13:00 (Larunbatetan)

Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (...

Lekua:

+ Info

Lantegiak
2017-01-14 > 2017-05-27 - 10:00-13:00 (Larunbatero)

Hiruhileko honetan ere Do It in Family (DIF), ...

Lekua:

+ Info

Lantegiak
2016-10-01 > 2016-12-10 - 10:00-13:00

Larunbateroko JoLabs saioak hiru...

Lekua:

+ Info