DIY Soundsystem

Do-it-yourself Audio ekipoa eraikitzeko lantegia

Soundsystem Do it Yourself

Sei saioen buruan soinu ekipo edo Soundsystem bat eraikitzen ikasiko dugu berrerabilitako materialekin zein elementu berriak abiapuntutzat hartuz, hala nola, bozgoragailuak, anplifikadoreak edo kotxe bateriak.

DIY audio ekipoa garatzea soinu analogikoaren oinarriak eta soinu-uhinen jokaera ikasteko guztiz aproposa da. Banako bozgoragailuak nola egin ikasi eta erabilera komunitarioa izango lukeen lagapenerako Soundsystem modeloa eratuko dugu.

Orohar, funtsezko kontzeptuen gainean egingo dugu lan, besteak beste: bozgoragailu birziklatuen erabilera, erresonantzia-kutxak eraikitzea, osagai ezberdinak soldatzea eta soinu jakin bat lortzeko xedez, anplifikazioaren beharrezko kalkulua egiten ikasiko dugu.

Soinu-gailu amateur hau eraikitzearekin batera, soundsystem kulturan murgiltzeko parada izango dugu, hots, soinu-aparatu indartsua erantsita duen ibilgailuaren erabilera ezagutuko dugu, musika edota bideoa espazio publikoan hedatzeko sortua.

Norberak, eskuz, eraikitako soinu-sistema mota honek eragiten duen zaletasuna eta batipat, espazio publikoan eta elkarretaratzeen harira erabili izatea, reggae, dub edo techno adierazpen kultural garaikideekin lotuta dator. Izan ere, Jamaican jaio zenetik, Soundsystem mugimenduak bi ardatz nagusi izan ditu: jai-giro musika kultura horizontal, autogestioan oinarritutako eta partehartzailearen hedapena batetik, eta espazio publikoaren bapateko okupazioa, bestetik.

Jarduera honekin 2014 eta 2015. urteetan Hirikilabs laborategietan Kalesoundsystem I eta II titulupean gauzatu genituen lantegiei jarraipena emango diegu. Soundsystem txiki eta ibiltari haiek sortuz, soinuaren teknologiaren oinarrizko ezagutzan murgiltzeko aukera izan genuen, baita jai-giroan erabiltzeko komunitateak kudeatuko lukeen gailu batekin esperimentatzeko ere.

  • Data: Asteartea, 2017ko Azaroak 14 > Asteazkena, 2017ko Azaroak 29
  • Ordutegia: 17:00-20:00 (Astearte eta asteazkenetan)
  • Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
  • Hizkuntza: ES
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan
  • Norentzat: + 16 urte
Eman izena

Jarduerak