Fokuak (FK) - The Dreamed Path, (Angela Schanelec, Alemania, 2016, 86') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

The Dreamed Path, (Angela Schanelec, Alemania, 2016, 86')

Der Traumhafte Weg (The Dreamed Path), Angela Schanelec, Alemania, 2016, 86'

Grezia, 1984. Gizon ingeles bat, Kenneth, eta neska alemaniar bat, Theres, kantuan ari dira kalean euren oporretarako dirua lortzeko. Maitemindurik daude baina Kenneth-ek amak istripu bat izan duela jakitean etxera bueltatuko da Theres bertan utzita. Ondoren, neskaren falta zenbat sumatzen duen jabetuta, harremana berrartzen saiatuko da.

Berlin, 30 urte beranduago. Ariane, 40 urte dituen telebistako aktorea da, senarra -antropologo arrakastaduna- utzi du euren arteko krisi baten ondotik. Geltoki nagusitik gertu dagoen apartamentu batean bizitzen jarri eta etxerik gabeko gizon bat ikusten du senarrak leihotik. Kenneth da, ez daki Theres Berlinen bizi dela orain.

 
 
 

Más actividades de Fokua: Angela Schanelec:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.