Fokuak (FK) - Dubina dva (Depth Two) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Dubina dva (Depth Two)

Dubina dva (Depth Two)

Dubina dva (Depth Two), Ognjen Glavonic, Serbia, 2016, 80'

Gertakari historiko bat eta bi film: bizirik atera zirenen eta gudaren erantzuleen testigantzak jasotzen dituen dokumental bat eta kasuari buruzko fikzio bat. Giza Eskubideen Festibalean Teret (The Load, Ognjen Glavonic, Serbia, 2018) filma jarriko dute, eta atariko gisa, zuzendari berak bi urte lehenago kasuaren memoria erregistratzeko egindako dokumentala errekuperatuko dugu.

Dubina Dva 1999an egindako operazio sekretu baten izena da, NATO Jugoslavia bonbardatzen ari zen bitartean gauzatu zena. Kamioi bat erdi urperatuta agertu zen Danubio ibaiaren ertzean, Errumaniako mugan. Barrualdean zegoen izugarrikeria: 53 gorpu. Inork ez zuen galderarik egin. Dokumentalak sarraski hartako protagonistek antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Zigor arloko Epaimahaian eman zituzten ahozko testigantzak jasotzen ditu. Bitartean, irudietan ikus ditzakegu lazgarrikeriaren testigu izan ziren tokiak: landak, errepideak, bidegurutzeak, basoak, eremuak, autobideak… Guda amaitu eta zenbait urtera filmatutako ez-leku horiek esanahi berri eta gaiztoa hartzen dute historiaren protagonisten ahotsak entzutearekin batera. Apurka-apurka, thriller esperimentala izango balitz bezala, Suvu Rekako sarraskian benetan zer gertatu zen deskubritzen goaz: Serbiako poliziak Kosovoko nekazari-talde bat bildu eta kamioiaren atzealdera igoarazi zituen momentua.

Egun batzuk geroago festibalean ikusiko den saioa osatuko duen geografia baten, krimen baten eta memoria-ariketa erradikal baten berreraiketa.

Más actividades de Galdera batzuk:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.