Ariketak: la segunda respiración - Duchamp eta lana arbuiatzea - Maurizio Lazzarato | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Duchamp eta lana arbuiatzea

Maurizio Lazzaratoren hitzaldia

Lazzarato Duchamp hitzaldia

Marcel Duchamp. Arnold T. Rosenberg, 1958.

Partekatu!

Ariketak: la segunda respiración biurteko proiektuaren baitan kokatzen den hitzaldi honetan, Lazzaratok argitaratu berri duen liburuaren edukiari buruz hitz egingo du. Marcel Duchampek lana nola ukatzen duen azalduko du, hain zuzen.

XX mendearen hasieran, Marcel Duchamp artistak «ekintza nagia» bezala izendatu zuenaren bitartez, ariketa artistikoa eta ekoizpen gisa jotzen dugun horren arteko loturak ezbaian jarri zituen. Harreman hau kolokan jartzeak, alde batetik, eremu artistikoaren oinarrien ahultzea dakar eta era berean, modernitatearen etika berri baten abiatzea. Lanaren eta artelanaren zimenduak erasotzean, Duchampek subjektibitatearen eraldaketa jazotzea du helburu eta, horretarako, existentziarako teknika berriak eta denbora habitatzeko ariketa berriak asmatu zituen.

 

Dokumentazioa