Eginzaleak! 2017

Teknologia eta fabrikazio digitalaren 5. Astea

Eginzaleak - Teknologia eta fabrikazio digitalaren 5. astea

Eginzaleak! topaketak fabrikazio digitala, diseinua, hardware garapena, kodearen erabilpen berriak... bezalako teknologi anitzetan, hiritarrek egiten dituzten erabilerak lotzen dituen jarduera ezberdinak batzen ditu. Eremu guzti hauek irekiak, artisauak, kolaboratiboak eta zeharkako diren praktiken ondorio dira eta Hirikilabs, Tabakalerako kultura digital eta teknologia hiritar laborategiaren erabiltzaile-komunitatearen egiteko eraren isla da.

Eginzaleak! astean zehar, eginez pentsatzeko modu honetan murgiltzeko eta ulertzeko jarduera ezberdinak izango dira. Eta larunbatean, proiektu eta proposamen ezberdinak biltzen dituen azoka egingo dugu, publikoari irekia, edonork teknologia eskura duenean sormenerako zein gizartearekin lotutakoak garatzeko irekitzen diren aukerak ikusita gure irudimena piztuko duena.

Interesa dakizuke