Eginzaleak! 2018 - Eginzaleak! 2018 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Eginzaleak! 2018

Teknologia eta fabrikazio hiritarraren 6. astea

Eginzaleak 2018
Partekatu!

Eginzaleak! topaketak fabrikazio digitala, diseinua, berrerabilera, hardware garapena edo kodearen erabilpen berriak bezalako teknologi anitzetan hiritarrek egindako proiektuak lotzen dituen jarduera da. Eremu guzti hauek praktika ireki, artisau, kolaboratibo eta zeharkakoen ondorio dira eta Hirikilabs, Tabakalerako kultura digital eta teknologia hiritar laborategiaren erabiltzaile-komunitatearen egiteko eraren isla dira.

Eginzaleak! astean zehar, eginez pentsatzeko modu honetan murgiltzeko eta ulertzeko jarduera ezberdinak izango dira. Abenduaren 12tik 15erako astean zehar ekimen ezberdinak antolatuko dira laborategian egitearen praktika hauen inguruan. Larunbatean, proiektu eta proposamen ezberdinak biltzen dituen azoka egingo dugu, publikoari irekia, edonork teknologia eskura duenean sormenerako, zein gizartearekin lotutakoak, garatzeko irekitzen diren aukerak ikusita gure irudimena piztuko duena.

Aurten, gainera, Eginzaleak! asteak Rehogar diseinu irekia eta berrerabileraren inguruko proiektua izango du gonbidatu berezi.

Rehogar X deialdiak hamargarren edizioa ospatu du 2018 honetan eta urtero egiten den prozesu honen emaitza den erakusketa, laborategian izango dugu bi hilabetetan zehar. Honez gain lantegi bat antolatuko dugu ere elkarlanean, Rehogar X erakusketan partaide den proiektu batekin Eginzaleak! astera hurbilduz.

 

Jarduerak

  • Aurkezpenak
    2018-12-15 - 18:30

    Urtea amaitzear dago eta 2018an zehar laborategian egindako lana ezagutu eta ospatzeko unea iritsi da.

    Lekua: - Patioa

    + Info

  • Lantegiak
    2018-12-15 - 17:00

    Lantegian gure eskura dauden tresna errazekin -mugikorreko kamera edo etxeko edozein kamera, esaterako- astroargazkigintzan lehen pausoak emateko moduak ikusiko ditugu. 

    Lekua: - Patioa

    + Info

  • Lantegiak
    2018-12-15 - 17:00

    Gune honetan modu irekian sortu diren eta zenbait gaien inguruan kontzientzia hartzea helburu izan dezaketen jokoak probatu eta horiekin jokatu ahal izango dugu. 

    Lekua: - Patioa

    + Info

  • Lantegiak
    2018-12-15 - 11:00-14:00 / 16:00-18:00

    Ttikiola talde irekiaren lantegia. Talde horren xedea da lihoa ekoizteko prozesatze- eta eraldatze-lanerako beharrezkoak diren makinak eta erremintak sortzea, eta ekoizle txikienen esku jartzea.

    Lekua: - Patioa

    + Info

  • Lantegiak
    2018-12-15 - 12:00 - 14:00

    Lantegi txiki honetan edozeinek bere etxean eta familian 3D piezak sortzeko moduak ezagutuko ditu modu azkar eta errazean.

    Lekua: - Patioa

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2018-12-15 - 11:00-14:00 / 16:00-19:00

    Egun osoan zehar, 2018. urtean zehar garatutako prozesu ezberdinak aurkeztuko dira eta horiekin batera proiektu ezberdinak ezagutzeko para izango da: astronomia, 3D inprimagailuak, sukaldaritza hackeatu... Zatoz!

    Lekua: - Patioa

    + Info

  • Lantegiak
    2018-12-11 - 18:00

    Precious Plastic ekimenaren aurkezpena. Proiektuak plastikoa bere berrerabilerarako erabili ahal izateko lanerako gune eta makinak sortzean datza.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info