- Eginzaleak! 2019 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Eginzaleak! 2019

Teknologia eta fabrikazio hiritarraren 7. topaketa

Partekatu!

EGINZALEAK! kultura digitalaren eta praktika irekien inguruan garatutako proiektuak bilduz, egitearen kultura balioan jartzeko topagunea da. Topaketa urtean zehar Tabakaleran eta Hirikilabsen inguruan, esparru horietan egindako lanen erakusleihoa da, antzeko logikak eta praktikak partekatzen dituzten beste proiektu eta eragileak ere bertara gonbidatuz.

 

Laborategian eta gure inguru hurbilean eginzaleak, artisau berriak eta jakin-minez beteriko hiritarrek egindako lana jasotzeko topaketa da Eginzaleak!

 

Topaketak fabrikazio digitala, diseinua, berrerabilera, hardware garapena edo kodearen erabilpen berriak bezalako teknologi anitzetan hiritarrek egindako proiektuak lotzen dituen jarduera da. Eremu guzti hauek praktika ireki, artisau, kolaboratibo eta zeharkakoen ondorio dira eta Tabakalera eta Hirikilabs, kultura digital eta teknologia hiritar laborategiaren erabiltzaile-komunitatearen egiteko moduraren isla dira.

Eginzaleak 2013an artisautza digitala “gauzak bere kabuz” (DIY) egiteko baliatzen dutenen ekimenaren inguruan gogoeta gisa sortu zen.  Hauetako eginzale askok teknologia digitalek egun eskaintzen dituzten erraztasunak erabiltzen dituen arren, artisauen lan egiteko moduari eta jatorrizko espirituari eusten diote, beraien jarduna, ikaskuntza, esperientzia bidezko hobekuntzan eta dedikazioan oinarrituz. Honez gain,  banakako lana eremu kolektibora zabaldu ahal izateko logikei buruzko hausnarketa-bide bat da, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko inguruneak sortu eta "beste batzuekin egitearen" (DIWO) pedagogia sustatuz .

 

Jarduerak

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2019-12-12 - 17:00 - 20:00

    Topaketa honetan berrikuntza komertzial sareetatik kanpo egon ohi diren sorkuntza eta berrikuntza gune eta laborategi mota ezberdinei buruz hitz egingo dugu, era honetako ereduetan lan egiten duten hizlari ezberdinen esperientziari esker.

    Lekua: - Hirikilabs

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2019-12-14 - 10:00-14:00 / 16:00-19:00

    Egun osoan zehar, 2019. urtean Tabakaleran eta praktika irekietan eredugarri diren beste ekimenetan garatutako prozesu ezberdinak aurkeztuko dira eta horiekin batera proiektu ezberdinak ezagutzeko parada izango da: besteak beste astronomia, 3D inprimagailuak, ehungintza, zientzia, sukaldaritza hackeatua... Zatoz!

    Lekua: - Patioa

    + Info