Eginzaleak! Azoka 2017

Eginzaleak hacker, maker eta artisau berrien azoka

Abenduaren 16an, egun osoz, Tabakalerako patioan Eginzaleak! feria ospatuko da. Bertan Hirikilabsen 2017. urtean zehar garatutako lan, proiektu, sorkuntza eta artisau berrien, fabrikazio digitalaren eta teknologia hiritarraren inguruko hainbat ekimen gertutik ezagutzeko aukera izango dugu: 3d inpresorak, elektronika, zientzia… Eginzaleak! feriak, egun horretan, eraikineko patioa laborategiaren erakusleiho bihurtuko du lantegi, proiektu erakusketa, hitzaldi eta jarduerak eskainiz.

 Hacker, maker eta artisau berri norbanako eta kolektiboek egindakoak deskubritu nahi izanez gero, edo zer dagoen ikustera etorri nahi baduzu, ateak irekita aurkituko dituzu azaldutako ordutegian era librean sar zaitezen.