27ZAPATA - Imanol Epelde Pagola | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

27ZAPATA

Imanol Epelde da 27zapata blogaren atzean dagoena. Blogaren helburua izan da eta da egunerokotasunari autokritika umoretsua egitea. Eta horretan eman ditu hamar urte baino gehiago.

2018ko irailean, berriz, ordura arteko ibilbidea birpentsatu eta 27zapata blog bat izatetik bideo-blog bat izatera pasatu zen. Bideo labur eta zuzen: Gehienez minutu eta erdiko iraupenarekin. 27Zapataren helburua laborategian ahalik eta sare-sozial gehienetan zabaltzea da; sortzeko interakzioa, sortzeko eztabaida, eta aldi berean, gizarte-ekarpen bat egiteko. Honetarako gaur egun informazioa kontsumitzeko dauden erak aztertuko dira laborategian. Bideo-blog honen helburua ez baita jendearentzako denbora pasa hutserako gune bat eskaintzea, sormen emaitzak balio erantsi bat izatea baizik: Herri eta norbanako bezala aurrera egitea.

Beste hizkuntzetan sareetan  horrelako edukinak  ugaritzen ari diren bezala, gurean euskeraz oso gutxi topatu ditzakegu, asmoa ere 27 zapata eredua hartuta , horrelako edukin gehio  euskeraz ere gertaraztea. 

  • Data: 2019-04-01 > 2019-12-01

Residents

Imanol Epelde Pagola

Euskara irakaslea