Abeynturak - Ainhize Perez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Abeynturak

Abeynturak animaziozko sail bat izateko proiektua da. Lehenengo kapitulu pilotoa egiteko aukeratua izan da laborategian. Abey eta bere lagunen arteko abenturak kontatzen dira sail honetan. Abey izeneko neskari gizartean jasaten den gaiztakeria jasanezina egiten zaio, horregatik beste mundu baten bila egiten du ihes. Bidaia horretan, emakumeen etxe magiko bat aurkitzen du eta, bertan, mundu ezatseginari aurre egiteko laguntza aurkituko du. Hiru lagun berri egingo ditu: Balarda, Kivi eta Glu Glu izeneko hiru emakume estralurtar.

Proiektu honetan edukia aurkitzen dugu berritzailea. 2D animazio teknikarekin landuko da lehen prototipazioa, eta proiektuaren hedapena laborategian aztertzerako orduan kontuan izango dira sailak dituen ezaugarri pedagogikoak, nolabait eskola edo hezkuntzara zuzendutako produktua izan daitekeelako.

  • Data: 2019-04-01 > 2019-12-01

Residents

Ainhize Perez

Ikus-entzunezko komunikazioa