Album - Amaia Irazabal, Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren, Intza Alkain | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Album

ALBUM proiektua sormen kolektibotik gauzatzen den antzerki pieza baten eraketa prozesua da. Prozesuko bilaketa: millennial-ok esateko duguna. Izan ere, gure buruak ezin kokatu, millennial izate horretan noraezean gabiltzala sentitzen dugu eta geure belaunaldiaren ezaugarriak eta haien artean sortzen diren kontraesanak eszenikoki ikertu nahi ditugu. Egiten eta ekiten hasiko gara, eta egin eta ekiteko era berriak topatzen saiatu. Euskal kulturarekiko daukagun erantzukizuna praktikara eraman eta gure alea nola jarriko dugun ikertzeko motibaziotik jaio da ALBUM.

ALBUM ez da gizartearen erretratu bat, ez da geure autopsia bat, ez da selfie bat. ALBUM edozein pertsonak bere isla ikusteko moduko ispilu bat izango da.