Calmada fashion film - Ana Orozko Astigarraga | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Calmada fashion film

Calmada erropa markaren proiektua produktu beran oinarritzen den fashion film-a izateko aurkeztu da. Euskarazko fashion film-a egiteko nahia dute Calmada proiektuaren buruek. 

Argi dute eduki berriak eta kontatzeko modu ezberdinak sortzen dituzten euskarri berriak direla fashion film-ak, beharrak erronka bihurtuz, moda irudia hautemateko modu berri bat ahalbidetzen duten istorioak dira. Aldi berean formatu honek espektru zabala irekitzen du sortze prozesua aurrera eramateko orduan. Honetarako laborategian landu nahi dutena ideatze fase honetan gidoigintza izango da. Moda munduan fashion filmek duten bidea aztertuko da, zerk egiten duen filma ospetsu eta ikusgarri, ondoren euren proiektuan aztertutakoa aplikatzeko.

  • Data: 2019-04-01 > 2019-12-01

Residents

Ana Orozko Astigarraga

Arte Zuzendaria