Fish Food - Pau Figueres | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fish Food

Warholek Pollock-engatik zuen mirespenetik, Dance Diagram delakotik eta Oxidation Paintings izenekotik abiatuta, margolanetako ekintza beste toki batera eramaten dute, non gorputzaren eta obraren arteko harremanak bertikaltasuna hausten duen, obra lurrean ipiniz eta gorputza eta haren fluidoak erabiliz irudi eta forma ezberdinak sortzeko.

Keinu hori abiatze-puntu bat da aurreko lan bat berrirudikatzeko, zeinaren bidez “teknologia berriak” artistaren ekintzaren, euskarriaren, materialaren eta obraren arteko bitartekari moduan aurkezten diren. Lan horretan artistaren gorputzak lerro batzuk irudikatzen ditu, aurrerago teknologiaren bidez euskarrira eramango direnak. Halaber, makinak errepikatzen diren formak sortuko ditu, eta alderantzizko maniobra baten bidez haien tokia horman bilatuko duten bolumenak sortuko ditu.

Residents

Pau Figueres

Artista