Gasolinazko metxeroak - Sahatsa Jauregi, Juliá Panadés | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Gasolinazko metxeroak

Ezagutu ez baginen ere, urte berean egokitu ginen BilbaoArteko egonaldian. Aldi horretan pertsona ugarik hitz egin zigun gure lanek zuten konexioaz. Egonaldi horretako ate irekietan ezagutu genuen elkar aurrez aurre, eta gustuak zein biografia oso antzekoak genituela ohartu ginen. Posta elektroniko bidezko elkarrizketa bat hasi genuen; galderak egiten genizkion batak besteari. Bederatzi hilabeteren ondoren, eta posta bidez sortutako material emankorra ikusita, Tabakaleran dagoen proiektuaren abiapuntutzat erabiltzea erabaki genuen.

Residents