Gorabeherak - ADM - Aldizkari Digital Multimediak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Gorabeherak

Igogailuetan gora eta behera ibiltzen gara egunero. Beraien kabina txikiek intimitatea konpartitzera behartzen gaituzte, hala bihotzeko lagunekin nola ezagunekin zein erabat ezezagunak diren pertsonekin ere. Azal-azaleko harremanak zein sakonagoak ere izaten ditugu haietan. Gorabeherak seriearen bidez, igogailuetan gertatzen diren harreman eta interakzio horiek aztertu eta aktualitateko gaien irakurketa egin nahi dugu, beti ere umoretik eta fokoa entretenimenduan eta aisialdian jarrita.

Horretarako, esperimentazioa baliatu nahi dugu ikus-entzunezkoa grabatu zein zabalkundea egiteko formatuetan, kontakizunean zein antzezteko moduetan. Hori guztia, gainera, %100 euskaraz pentsatu, ekoitzi eta hedatutako produktu baten bidez.

 

Residents