L'intrus - Natasha Marie Llorens | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

L'intrus

Marseilla, 2017ko urtarrilak 30, NM Llorens

 ​

Batzuen ustez, organo bat errefusatzeak esan nahi du bihotza eztarritik gora botatzea eta gainera listua botatzea. Azken finean, badirudi ideia hori irudikatzeko hautatu zutela errefus hitza. Baina ez da hala; aitzitik, arrotzaren arroztasunaren zer alderdi den onartezina da gakoa, tratatzen ez bada heriotza eragin baitezake, azkar batean.

Jean-Luc Nancy, L’intrus

 

Egonaldian, tokiko testuingurua aztertzen ibiliko naiz, arrotzaren edo kanpotarraren inguruko erakusketa bat antolatzeko. Arrotza baimena eskatu gabe sartzen da, baina etikoki onartezina da hura baztertzea. Jean-Luc Nancyren saiakera eponimotik hartu dut ideia. Bere testua erabilgarria da mundua etorkinen krisian murgilduta dagoen honetan, bertan argudiatzen denez bestetasunaren jatorrian auto-presente izateko desio zoro bat baitago; guztiz norbera izateko nahia, alegia. Inorekin inolako zorrik ez izateko desioa da hori: ez etekin-iturri izandako koloniekin eta indarkeriarekin, ez onarpen bera lortu gabe lanean diharduten emakumeekin, ez eta lan zikin eta gogorrenak erregistroetatik kanpo eta ezkutuan mantentzen dituen langile etorkinen sistemarekin ere. 

Erakusketa bera eta 2017ko udazkenean Tabakaleran egin beharreko ikerketa-lana arteak krisiari erantzuna eman diezaiokeelako ideian oinarritzen dira. Horretarako, errefusatze bezala irudikatzen du krisia, gizartearen zati batek gizarte beraren beste zati bat errefusatzea bezala, baztertuen bestetasuna gauzatu gabe.

  • Data: 2017-10-02 > 2017-10-30

Residents