Maiaren Behin Betiko Hedapenaren Teoria - Maiaren Behin Betiko Hedapenaren Teoria | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Maiaren Behin Betiko Hedapenaren Teoria

Iraupen laburreko 6 atalez osatutako websail bat da hau. Atalek 2 eta 5 minutu bitarteko iraupena izango dute eta internet sarera bideratuta egongo dira, Vimeo bezalako zabalkunde kanaletan argitaratzeko helburuarekin.  Publiko objektiboa 16-25 urte bitartekoa izango litzateke, batez ere, interneteko ikus-entzunezko kontsumitzaileei zuzendua. Formatu librea, berritzailea eta zentzumenen esparruan eragin zuzena duena bezala definitzen da.

Bertan kontatu nahi dena Maia, 16 urteko neska baten gora beherak dira. Guraso eta ahizpa txikiarekin bizi da eta azken hau jaio zenetik ez du bere lekua aurkitzen familian. Nerabezaroko ametsek errealitatearekin talka egiten dutenean bere bizitzaren ikuspuntuan aldaketak egitera behartuko du. 

Laborategirako aukeratu den proiektu honek ikuspuntu berri bat dakar orainarte egindako sailen artean. Kontatzeko era desberdina planteatzen du, aktoreek elkarrizketarik ez dute eta off ahots batek kontatuko ditu protagonistaren pentsamenduak. Irudi aldetik argazki eta bideoa nahasteko ideia dute. 

  • Data: 2019-04-01 > 2019-12-01