MUGI - Raul Lopez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

MUGI

MUGI edozeinek jolastu dezakeen arcaderen bideo joko batean gidatzeko simulagailu birtuala da, jokalari bakarrekoa eta euskaraz jolasteko. Zirkulatzeko benetako arauak erabiltzen dira joko modalitate honetan.

Jokoaren helburua ez da ez lehena bukatzea ez eta azkarrena izatea. Trafiko arauak errespetatzen ikastea da bideojokoaren nahia eta jokoak horretarako gonbidapena egiten dio jokalariari. Sariak lortu daitezke behar den bezala gidatuz gero, beraz joko didaktikoa da ere.

Guztira 20 zirkuitu daude agerian 4 mundutan banatuta, gehi beste 2 zirkuitu ezkutuan Bonuak emateko. Hasieran lehenengo munduko aurreneko fasea besterik ez dago jokatzeko desblokeatuta.

Faseak gainditzea da jokoaren xedea, eta fase horiek jokalaria arduraz gidatuta helmugara iristean desblokeatzen dira.

Residents

Raul Lopez

Bideo-joko editorea