NIK NUK LEHENA - ZAZPI T’ERDI | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

NIK NUK LEHENA

Animaziozko proiektu esperimentala

NI NUK LEHENA proiektua animaziozko proiektu experimental bat da. “Oreina bilakatu neska” euskal balada zahar krudela abiapuntutzat hartuta, stop-motion teknika erabiliz, baladaren kontakizunaren berrikuspen bat egingo dugu, basoaren irudi, testura, hots eta soinuak erabiliz. Horretarako baso desberdinen explorazioan murgilduko gara, bai basoaren barne mundua filmatzeko eta baita basoko elementuak objektu animatu bezala erabiltzeko.
Hainbat gai jorratu nahi ditugu proiektu honen garapenean zehar: zibilizazioa eta naturaren arteko talka, arrazionaltasuna eta magia, patriarkatua eta emanzipazioa, argia eta iluntasuna.

Residents

Zazpiterdi kolektiboa

ZAZPI T’ERDI

Ikus-entzunezko kolektiboa