PIN TAM PON LANTEGIAK - Egutegi bitxia - Pin Tam Pon | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Egutegi bitxia

Calendario extravagante

Urte amaiera hurbil dago eta 2019a zuri eta kurruskari daukagu gure aurrean, oraindik estreinatu gabe! Lantegi honetan zuentzako aproposa den egutegi estanpatu bat kolorez eta dibertsioz betetzera gonbidatzen zaituztegu.

Eskura forma eta kolore ezberdinak izango dituzue eta emaitza ugari lortu ahal izateko material bitxiak ere: gure egutegiaren hilabeteekin jolasteko, esperimentatzeko eta hauek ilustratzeko materialak bilduko ditugu. Etxera egutegi berri bat eramango duzue eta, horretaz gain, sortzen jarraitzeko ideia asko ere!

Guests

Pin Tam Pon

Pin Tam Pon

Ilustratzaile eta hezitzaileak