Hirikikas - Ehungintza estaziorako altzariak sortu - ARQUIMAÑA | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ehungintza estaziorako altzariak sortu

ehungintza estazioa

2017an Hirikilabsen martxan jarritako ehungintza txokoaren inguruan berau oso modu ezberdinean erabiltzen duen 50 pertsona inguruko talde irekia eratu da. Erabileraren erabileraz, txokoa hobetzeko iradokizunak etengabe jasotzen ari gara.

Proposamen hauek garatzeko asmoz, eta horiek abiapuntu hartuta, ehungintza estazioko tresneria eta materialen erabilera eta kudeaketa egokia ahalbidetuko duten elementuak eraikiko ditugu urriaren 3tik azaro bukera bitarte iraungo duen lantegian. Pausuz-pausu lan egitea dugu asmo, beharrizanen ikerketatik gure eskuekin emaitza gauzatu arte. Eta horretarako, Arquimañako Raquel eta Iñaki izango dira gure bidaideak.

Ehungintza izan ezik, lantegi honetan denetarik egingo dugu.

Guests

ARQUIMAÑA

Arkitektura eta diseinu estudioa eta fabrikazio digitaleko lantegia