Eider Rodriguez

Eider Rodriguez 1977an jaio zen Errenterian, baina Hendaian bizi da. Publizitate eta Zinema ikasketak egin ditu. Editore eta gidoilari lanetan jardundakoa, egun irakaslea da EHUn. Hiru ipuin-liburu kaleratu ditu: Eta handik gutxira gaur (Y poco después ahora), Haragia (Carne) eta Katu jendea (Un montón de gatos); Irene Nemirovskyren Le bal (Dantzaldia) nobelaren itzultzaile ere bada. Bere azken lana Itsasoa da bide bakarra. Joseba Sarrionandia irakurriz saiakera da.