Gonbidatutako eskola: La universidad del cine (Buenos Aires) - - Bertan behera - El juego de la silla - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

- Bertan behera - El juego de la silla

Ana Katz-en film bat

El juego de la silla, Ana Katz

El juego de la silla, Ana Katz, Argentina, 2002, 93’

Víctor Lujine Kanadan bizi da duela zenbait urte, baina berak lan egiten duen enpresak Argentinara bidaliko du egun baterako. Buenos Airesen eskala egingo duenez, familiari bisita egin ahal izango dio. Denbora horretan guztian ia-ia ez du izan haiekin harremanik. Lujinetarrak hunkituta geratuko dira, eta, galdutako denbora berreskuratzeko prest, familia erritualen segida etengabea garatuko dute haren ohorez: jolasak, abestiak, bazkariak eta maitasun-erakustaldiak, Víctorrek bere sorlekuan igaroko duen egonaldi laburrerako programa gisa. Umore dosi handiak, nolabaiteko patetismoa eta familiaren bat egitearen / bat ez etortzearen berezko drama uztartzen dituen endredo-komedia bat da emaitza. Eta hainbat galdera, filmaren inguruan bueltaka:zenbateraino egin diezaiokegu ihes familiaren tradizio eta ospakizunen lotura horri? Zenbateraino da familiaren intimitatearen behaketa hori guri buruzko erretratua?

Ana Katzek Zinema Unibertsitatean atera zuen zuzendari lizentzia. Pablo Traperoren Mundo Grúa (1999) filmeko kredituetan jadanik ikusi genuen haren izena, zuzendaritzako laguntzailearen zereginekin lotuta. Haren lehenengo film luzeak, El juego de la silla-k (2002), ibilbide nabarmena egin zuen nazioarteko zinema-jaialdietan zehar eta, besteak beste, epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen Donostia Zinemaldian, baita lehen lan onenaren saria ere Toulouseko zinema-jaialdian.