Kearen politikak - Aby Warburgen El ritual de la serpiente - Gema Intxausti | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

El ritual de la serpiente

Aby Warburg Gema Intxaustiren bidez

Kearen politikak gema intxausti

Tabakoaren hedapena munduan zehar Cristóbal Colónek Amerika aurkitu ondoren 

 

Asko dira Aby Warburg arte historialari eta ikonologia modernoaren aitak, 1923ko apirilaren 21ean, eman zuen hitzaldi hau Kearen Politikak programaren baitan garatzen ari garen argudioetara hurbiltzeko berebizikoa dela esatera garamatzaten arrazoiak.
Lehenik eta behin hitzaldiak batzen dituen baldintza bereziak aipatu behar dira, eszenatokia eta gerturatu zen publikoa batik-bat. 1923-an Warburg nahasmen maniako-depresiboak jota ingresatua zegoen Kreutzlingengo (Suitza) Bellevue klinikan. Ludwig Binswnager psikiatra eta zuzendariaren zaintzapean, bertan zeuden besteak beste Bertha Pappenheim, Vaslav Nijinsky edo Ernst Ludwig Kirchner ere. Bigarren arrazoiak hizlariak erakutsitako planteamendu berritzaileekin du zerikusia. Pentsa, klinikatik alta hartzeko arrazoi gisa erabilia izan zen hitzaldia. 

Hizketaldian aurkezturiko ikerketa honek ezezaguna zen eremu batetarako bidea egin zuela esan dezakegu, lehen aldiz arte historiaren eta antropologiaren ikuspuntu eta argudioak bateratuz. Azkenik, Warburgen alderdi ritualaren ikerketak eta mundu moderno teknifikatura egiten duen aintzinako forma tragiko hauen traslazioak, hitzaldi hau ezinbesteko bihurtzen dute irudiak pentsatzeko interesa duen edozeinentzat.

Guests

Gema Intxausti

Artista

También te puede interesar