JoLabs - Jolasak martxan! - Gorka Segurola Dorronsoro| Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Jolasak martxan!

Elektronikarekin esperimentatzeko lantegia

elektronika jolasak, zirkuituak

Teknologiarekin esperimentatzeko txokorako elektronika jolasa sortuko dugu lantegi honetan. Oinarrizko elektronika osatzen duten elementuak ezagutuko ditugu: motoreak, etengailuak, erresistentziak, argiak… Hauek konbinatuz zirkuitu desberdinak sor daitezkeela ikusiko dugu.

Alde batetik, elektronikaren oinarrizko elementuak aztertuko ditugu, hots, gure jostailuen barnean zer ezkutatzen den eta hauek nola funtzionatzen duten ikertu.

Ondoren, elementu hauekin piezak sortu eta elkar kontekatuz gure zirkuituak martxan jarritzeko gai izango gara.

Laborategian egiten diren proiektu askoren oinarria da elektronika. Gai honetara inguratzeko zenbait kontzeptu ezagutzea da lantegiaren asmoa gerora gure proiektuetan aplikatu ahal izateko.

Más actividades de JoLabs - Ekin!:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.