Elena Martín Gimeno | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Elena Martín Gimeno

Zineman, antzerkigintzan, aktore-lanetan eta zuzendaritzan dabil. JÚLIA IST izan zen zuzendu zuen lehen lana (Zilarrezko bi Biznaga jaso zituen: bata, Zuzendaririk Onenari eta bestea, Film Onenari. Horrez gain, Movistar + Film Onena saria jaso zuen Malagako zinemaldian). Elenak Leticia Doleraren VIDA PERFECTA telesaileko bi kapitulu zuzendu zituen (Antzezpenik Onenari saria. Telesailik onenari saria Cannes Series festibalean). Aktore ere aritu da hainbat filmetan: SUC DE SÍNDRIA (Film laburrik onenera izendatuta egon zen EFAn), CON EL VIENTO eta LAS AMIGAS DE ÁGATA.  Arte eszenikoei dagokienez, Elena ELSMALSCUTS sorkuntza-laborategiaren eta VVAA kolektiboaren sortzaileetako bat da. Gaur egun, “Los Javis”en VENENO telesaila idazten ari da Atresmediarentzat, eta THIS IS REAL LOVE (Teatre Lliure) antzezlana estreinatuko du aurki.