Elhuyar Fundazioa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Kultura-elkarte gisa egin zituen lehen urratsak, eta 2002an fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko.

Elhuyar Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta hainbat diru-iturriri esker egiten du lana: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkinak.